Informazioni su Alarma Morea

Alarma Morea emakumeez osatutako euskarazko runba taldea da, 2019an hasi zuen bere ibilbidea Zumarragan (Gipuzkoa). Ahotsak (Ainhoa eta Uxue Plagaro ahizpek), kitarrak (Ainhoa Plagaro), dantzak eta perkusioak (Amets Albisu), kajoiak eta beste perkusio batzuk (Uxue Plagaro) eta baxuak (Nuria Cullak) osatzen dute taldea. Estilo nagusia runba flamenkoa den arren beste hainbat estilo musikalek ere baldintzatzen dute taldearen nortasuna fusio alternatiboari hegoak emanez. Emakumearen borroka eta ahalduntzea da taldearen zutabe garrantzitsuenetako bat. Musikaren munduan eta gizartean ematen den genero zapalkuntzari aurre…

Seguaci